KIROLAK


Herri kirolak, Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirolei deitzen zaie normalki. Hauetako asko hemen sortutakoak eta bereziak dira. Herri kirolen jatorria garai bateko lan jarduera desberdinak aisialdira bideratzean aurki dezakegu. Baserritarrak nahitaez egin behar zituen eguneroko betebeharrak kirol bilakatu dira denborarekin.

"Herri kirol" esapidea nahiko modernoa da; Ipar Euskal Herrian, bestalde, "indar joko" izan da erabili den izendapena.

Eusko Jaurlaritzak 2006an aurrera eramandako Plan Estrategikoaren arabera, 18 dira Herri Kirol kategoria duten kirolak. Herri Kirolen Marka H18K da, 18 direlako kirolak. Hurrengo hauek, hain zuzen:





Fitxategi:Aizkolaria gasteizko jaietan.jpg
AIZKORA PROBA:

Aizkora proba edo aizkolaritza herri kirol mota bat da. Helburua enbor bat edo gehiago aizkoraz ahalik eta denbora gutxienean moztea da, eta banaka, binaka edo taldeka lehiatu daiteke. Enborra zutik edo etzanda egon daiteke.
Aizkolari izena du proba honetan diharduen kirolariak. Apustuetan bi laguntzaile izaten ditu ondoan: "erakuslea", kolpea non jo aholkatzen diona, eta "botileroa". Txapelketetan aizkolariak laguntzailerik gabe aritzen dira.






SEGA JOKOA:

Sega-jokoa, segalari proba edo segalaritza sega erabiliz denbora jakin batean (orokorrean ordubete) ahalik eta belar gehien moztean oinarritzen den herri kirola da. 

Fitxategi:Segalaria Zaldibian.jpg




HARRI-JASOTZEA:


Harri-jasotzea harri bat lurretik hartu eta sorbaldaraino jasotzean datzan herri kirola da. Jarduera honetan dabilen kirolariari harri-jasotzaile deritzo.

Fitxategi:Harrijasotzaile.jpg


SOKATIRA:


Sokatira herri kirol bat da. Partaide ezberdinek osatutako bi taldeak soka baten alde bietan jarrita, sokari bakoitzak bere aldera tira egin behar diete.
Kirolaren helburua adierazitako leku edo marka jakin batetik beste taldea pasaraztea da. Talde bakoitzean 8 pertsona izaten dira, euretariko batek taldea zuzentzen duelarik.
Pisuaren arabera proba ezberdinak egoten dira, talde bakoitzeko partaideen pisuaren gehiketa kontuan hartuta. 525, 560, 640 eta 720 kilogramotako kategoriak alde batetik, eta pisu librekoa bestetik.


Fitxategi:1904 tug of war.jpg




IDI-DEMA:


Idi-dema edo idi proba idi-pare batek (bakan batzuetan idi kopurua handiagoa bada ere) 1.500 eta 4.500 kilogramo arteko probarriaizeneko harria probaleku edo plaza batean zehar denbora mugatu batean ahalik eta distantzia luzeena (iltze izeneko unitatetan neurtuta) helburu duen herri kirola da. Idiak gidatzen dituenari idi-probalari edo itzain deritzo.


Idi-demaren jatorria antzinean euskal baserritarrek lurra lantzeko eta garraiorako erabiltzen zuten idietan dago. Lan horietatik erronka eta apusturako jokoa sortu zen. Gaur egun idien erabilera mekanizazioaren ondorioz ia guztiz galdu den arren, oraindik ospatzen dira idi-demak Euskal Herriko herrietan, bereziki jaietan, erakustaldi moduan. Kantabria, Asturias eta Kanariar Uharteetan ere jokatzen da.









LASTO ALTXATZE:


Lasto altxatzea herri kirol bat da, lasto fardel bat denbora mugatuan eta garaiera jakin batera ahal den gehienetan jasotzean datzana. Frogaren iraupena normalean bi minutukoa izaten da. Fardelak 45 kg izango du gizonentzat eta 30 kg emakumezkoentzat. Garaiera, berriz, gizonentzat 7 metrokoa eta emakumezkoentzat 5 metroko da. Altxaldia ontzat emateko fardela lotzen duen korapiloak txirrika jo behar du. Lehenengo altxaldia sokatik indarrez tiratuz egiten da, ondorengoetan berriz gorputzaren pisua erabili ohi da kontrapisu moduan. Fardela erortzerakoan lurra ukitu baino metro batzuk aurretik soka heldu eta fardelaren erortze indarra erabiltzen da kirolaria gorantz eramateko. Lortutako garaieratik eta bere pisuaz baliatuz errazago suertatuko da fardela berriz altxatzea. Adi egon behar da eskuak ez erretzeko.



LOKOTX BILTZEA:


Lokotx biltzea Euskal Herriko joko tradizionala da, tarteka eta ilara batean jarritako lokotx edo egurrezko zatiak banan banan hartu eta ilararen mutur batean  saski batera ahalik eta denbora laburrenean sartzea helburua duena. Jokoa banaka nahiz taldeka joka daiteke, azken kasu honetan taldekide adina ilara eta saskiak jarriz.








TXINGA ERAMATE:


Txinga eramatea pertsona batek plaza batean leku batetik bestera txinga bana eskuekin eramatean datzan herri kirola da. Normalean 28 metroko plaza batean jokatzen da. Distantzia horrek plaza edo iltze izena jasotzen du. Ez dago denbora mugarik eta txingak ez du lurra ukitu behar, bestela epaileak amaitutzat ematen baitu saioa. Txingak distantziarik luzeenean eramaten dituenak irabazten du.






ESTROPADAK:


Estropada itsasontzien edo bestelako ontzien arteko lasterketa da. Euskal Herrian eta besterik ez bada azaltzen, arraunetako herri kirola da, trainurekin egindakoa. Traineru kopuru batek, launakako txandatan banatuta, distantzia jakin batean elkarren arteko lasterketa moduko bat egiten du arraunlarien laguntzaz. Estropada irabazten duenak bandera bat jasotzen du saritzat. Ia herri kirol guztiak bezala, estropadak ere garai bateko eguneroko lanean (kasu honetan arrantzan) oinarritzen dira.